Azaroaren 12tik 16ra arte, Madre Cabriniren astea ospatu dugu.
Hasi gara M. Cabriniren bizitza ezagutzen. Honekin batera umeen eskubideak landu ditugu, aurtengo leloari jarraituz: "Mundu hobea bidezkoa da".
Txikitan Francisca Javier Cabrinik paperezko itsaontzietan bioletak(misiolariak) bidaltzen zituen munduan zehar. Gure txikiek ere irudi hau erabili dute eskumuturreko ederrak egiteko.
13an, asteartean, izan zen M. Cabriniren benetako eguna. Ba al dakizue nola ospatu genuen?. Bada txokolate goxoa eta bizkotxoak jaten!.
Baina artean jarduera gehiago falta ziren ... Ipuin kontalaria etorri zen ostegunean.Zein politak izan ziren otsoei buruzko ipuinak!Ikasi dugu otso guztiak ez direla gaiztoak.
Ostiralean, batzuk mezatara etorri ginen, familiakoekin: abestiak,otoitzak,txokolatea...nola ez!